Mostrando entradas con la etiqueta arazoak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta arazoak. Mostrar todas las entradas

2007/05/13

eskolaren porrota


Eskolaren porrota ematen da ume batek bere adina eta maila pedagogikorako espero den maila betetzen ez duenean.




Eskolaren porrota, hainbat kausagatik eman ahal da. Alde batetik, gaixotasun edo ezgaitasunengatik izan daiteke. Dislexia, hiperaktibitatea, diabetesa, epilepsia, bihotzeko gaixotasunak, gaixotasun genetikoak... honen adibideak dira. Tartamutua, estrobismoa, herrentasuna edo lodia izategatik umeari zirikatu ahal diote, hau umearen etekinean eragina izango du.


Bestetik, %30-50-ren eskolen porrota gai emozionalengatik izaten da, beheraldiak, antsietatea, autoestima baxua, psikosia edo neurosiaengatik.


Familia paper garrantzitsu bat hartzen du, honen eragina ezinbestekoa da umearen garapenerako. Jaiotzak, heriotzak eta hezkuntzak eragina izango dute umerarengan eta askotan umeari berri honetara moldatzea asko kostatuko zaio.


Gurasoen heziketa modua, oso inportantea da, bai disziplina gehiegizkoa bada, bai umearenganako espektatibak behar baino handiagoak badira, umea galeraziko da, intseguritatea sentituz. Ez dugu ahaztu behar, gurasoek gehiegi babesten badituzte edo umeari denbora gutxi ematen badiote, honek ere eragina izango duela haurrarengan.




Eskolaren porrota 4 motatazkoa izan daiteke:


a) Lehenengoak: Umearen lehenengo eskola urtetan eskolaren porrota ematen denean, orokorrean, umearen garapenean zailtasunak ematen direlako izaten da. Garapenaren arabera, eskol porrotaren oinarria izango da edo aurrerago konponduko den zerbait.


b) Bigarrenak: Urteetan zehar, eskolako emaitz oso onak izan ezkero arazoak agertzen direnean, gehienetan, umea aldatu egin delako, bai nerabezaroagatik, bai zerbait gertatu zaiolako izaten da.


c) Zirkustantziala: Porrota denboraldi batean ematen da gauza konkretu bategatik eta hau zein den jakin behar dugu umeari lagundu ahal izateko.


d) Ohikoa: Betidanik izan du eskolako porrota. Hau, atzerapen bat eman delako, bai hizkuntzan,bai psikomotrizitatean, bai irakurmenean, bai idazmenean...izaten da.

Eskolako porrota ekiditu ahal izateko zenbait aholku:


-Umearari maitasuna adierazi baina ez bere emaitzengatik, baizik eta bere izaeragatik.


-Erabakiak hartzeko aukera eman behar zaio eta bere adinarako erantzukizunak eman behar zaio.


-Beste ikaskideekiko konparaketak ekiditu.


-Konfiantza eman, berak bere burua goranzteko.


- Akatsak normalak direla irakatzi behar diegu. Garrantzitsuena, pentsatzea, sailatzea, baliabideak bilatzea izango da.


- Irakurmena txikitatik aurkeztu behar diogu, adibidez, joku bezala.


-Arrakasten aurrean adi egon behar gara umea motibatzeko.


-Azken batean umea bere burua maitatzea, onetsi, seguru sentitzea eta zoriontsua izatea izango da gure helburua.




2007/05/07

DEPRESIOA HAUR HEZKUNTZAN


Nahiz eta umeak deprimituak egotea arraro iruditzea, batzutan agertzen den sintoma bat izaten da eta askotan honetaz ez gara konturatzen. Lehen existitzen ez zen zerbait pentsatzen zen beraz bere historia badauka.
Beheraldiaren eragilea batzutan osasun arazo batengatik izan daiteke. Horregatik, medikura joatea egoera iruzkitzera komenigarria izango litzateke.
Umeari zer gertatzen zaion ez dakigunean eta eroaldi bat edukitzea burutik pasatzen ez zaigunean, harreta prestatu behar diegu hurrengo ezaugarriei, beheraldi bat duen ala ez jakiteko.
Goxea ez edukitzea eta honen ondorioaz, pisua galtzea edo nabaritzean jolasterakoan ez duela gozatzen sintoma bat da.
Bestetik, intseguritate falta izaten dute, gauzak ondo egiten ez dakitelaren sentsazioa edukitzen dute. Horregatik, normalean eskolara joatea ez dute gogoko eta eguneroko bizitzan egiten diren ekintzetan interesa galtzen dute. Aldi berean, gehiago lo egiten dute inolako arrazoirik gabe.
Buruko edo sabelako mina izatea beste ezaugarri bat da.
Ezaugarri hauek ez dira zertan elkarrekin eman behar, baina astetan zehar errepikatzen badira depresioaren sintomak izango dira.

Haurrak beheraldia edukitzearen arrazoiak hurrengoak izan daitezke:

a) Familia leku berri batera bizitzera joatea.
b) Eskola berri batera aldatzea.
c) Animali edo familiako kide baten heriotza.
d) Familiako norbaitek oso gaixorik egotea.
e) Umeak aldaketa hormonaletatik pasatzea (nerabezaroa).

Haurrak etsita dagoela jakin ondoren, laguntza eskeini behar diogu. Zenbait botika daude honen kontra jokatzeko. Baina, soilik haru behar dira medikuek esan baldin badute eta kontrol batekin. Bestetik, emaitz onak ematen duena, psikologo edo terapeuta batekin hitz egitea sentitzen ari garenari buruz izaten da.
Laguntza askotan ez da soilik umearentzako baizik eta familiak ere parte hartu behar du nola jokatu behar duen jakiteko eta egoera ulertarazteko.
Hona hemen gaiari buruzko elkarrizketa bat:



2007/05/02

BULLYING



Bullying-a labur esanda, ikasleen artean beldutzea eta tratu txarrak ematea da.
Pertsona baten bizitza ifernu bihurtzea, ikastetxe guztietan ahulenen kontra etengabe jotzen zuen harroputza egotea, edota ia arlo guztietan ezberdina izateak ekartzen duen diskriminazioa ohiko egoerak dira eta askotan ikustezin bihurtzen zaizkigu.

Hala ere, portaera erasokor eta diskriminatzaile hauek oso ondorio larriak dituzte, bai jasaten dituztenengan eta baita eragiten dituztenengan ere, eta are gehiago adin txikikoak direnean, ondorio horiek bizitza osoan nabaritzen baitira.
Bullynga egoteko hurrrengo pausoak eman behar dira:
- Biktima bat egon behar da eta honeri erasotzaile bat oldartu behar dio.
- Bien arteko indarren artean desoreka bat egoten da.
- Behin eta berriro eta denbora luzean zehar akzio erasokorrak egotea.

Eskolako jazarpenean mota desberdinak daude:
a) Fisikoa: bultzakadak, ostikadak, hanka egitea...
b) Fisikoa ez dena: Alde batetik, irainak, telefono deiak, errumore faltsuak.., eta bestetik, alde batera uztea, gestu txarrak, mesprexua...

Bullyingaren edozein kasutan hiru partehartzaile egoten dira. Alde batetik, akosatzailea dugu, normalean fisikoki indartsuagoak direnak, antisozialak eta enpatiarik ez besteekiko.Hiru motatazkoa izan daiteke:
- Argia: Taldearen nagusia dena, bestei agintzen diena.
- Adimen gutxikoa: Autoestima nahiko baxua du eta biktimari zuzenki beldurtzen duena.
- Biktima-erasotzailea: Bera baino gazteagoak direnei erasotzen duen pertsona eta bera aldi berean besteengatik (ikaskideak, familia...)atakatua izaten da.

Bestetik, biktima dago eta bi mota daude:
- Pasiboa: Fisikoki ahula eta suguritate falta duena. Normalean, beheraldiak jazaten ditu, barnerakoia da eta lagunik gabe egoten da.
-Zirikatzailea: Bere izaera nahiko jasan ezina izaten da eta bere erantzunak gogorrak izaten dira.

Azkenego partehartzailea, ikuslea da. Hau, akosatzailearen gogorgarria; modu zuzenean ez dute parte hartze baina han egoten dira, askeak edo neutralak; ez dute parte hartu nahi eta aldezkariak; biktimaren alde egoten direnak.

Bullyingaren deskripzio labur bat egin ondoren eskolan egoera hau nola antzeman ahal den ikusiko dugu. Horrela, ekiditu ahal izateko.Buktima hurrengo ezaugarriak izango ditu:
-Eskolara ez joatea.
-Eskolako notetan beherakada bat somatzea.
-Apatia edo tristura.
-Lan taldeetan ikasle batek aukeratuta ez dagoela ikusterakoan.
-Bakardadea, beste ikasleekin harremanetan jartzen ez dela ikustea.
-Barreak edo esamesan egotea ikasle horrek hitzegiten duenean.
-Golpeekin edo zauriekin patiotik bueltatzen dela ikustean.
-Klasean parte hartzerakoan urduri jartzen bada.
-Izaten dituen eztabaidak beti ikasle berdinekin izaten bada.

Erasotzailearen izaera berriz, honako ezaugarriak ditu:
-Arauak ez betetzea.
-Besteak zirikatzea.
-Izaera erasotzailea izatea.
-Harroa eta menperatzaile izatea ikasleekiko.
-Bakarmena ez eskatzea, beraien izaeraren erantzukizuna ez onartzea.
-Beraien izaeraz harro egotea.

Ikusten dugunez, arazo hau ez da erraza antzematea ezta honen kontra jokatzea horregatik laguntza behar baduzue web orri honetan aurkitu ahal duzue.