2007/04/19

Down sindromea


Down sindromea duten umeen kontzertu bat

Down sindromearen izena, Jonh Cargdon Hagdon Down-engatik daukagu. Berak izan zen sindrome hau aurkitu zuen lehenego pertsona baina inoiz ez zuen sindoromearen zergatia jakin. 1958an Jerome Lejeune deskubritu zuen sindrome honen zergatia. Gorputzeko zeluletan soberan dagoen kromosoma batengatik hain zuzen ere. Giza gorputzean, 10 bilioi zelula ditugu eta zelula bakoitzaren muinean 46 kromosoma biltzen dira, 23 bikote. 21 parean bi kromosoma egon beharrean 3 daudenean (bera, 47 kromosoma daudenean) sortzen da.
Down sindormea definitu zenetik guar egun arte 100 urte baino gehiago pasa dira, baina oraindik ez da sendatzeko baliabiderik aurkitu. Esan beharra dago, aurrerapauso asko izan direla azkenengo 10 urteotan eta orain gaixotasunari buruzko infomazio gehiago daukagula.
Ama gero eta nagusiago izan ezkero haurrak sindromea izateko aukera gehiago izango du.

Aurrerapauso asko eman dira. Osasun arloan, egiten zaien osasun jarraipenari esker, ikusmen arazoak antzematen dira. Haien ezaugarri bat kataratak dira eta orain dela gutxirarte ez ziren antzematen. Irakurri ezin zutela pentsatzen zen. Bestetik, metabolismo arazoak dituzte, horregatik, gizenak eta traketsak dirudite. Baina, hau pastilatxo batekin konpondu daiteke.
Ikusten dugunez, bizi kalitatea handiagoa da orain. Gizarte arloan, ere eman dira aldaketak.

Gaur egun, ez daude aislatuak. Eskoletan integratzen dira eta horretarako guk, irakasleok, zeregin handia daukagu, ezin dugu ume bat edozien izanda alde batera utzi. Kiroldegietan ere ikusten ditugu, lagun artean barrezka...hobeto bizitzeko aukera dute.

Hezkuntza eta gizarte arloan oraindik asko egiteko dago. Atzerapen mentala izatea ez du esan nahi pertsona horiek ezin dutela ikasi. Ikasi bai, baina motelago soilik, Haurrak ingurun normal batean hezitzea oso garrantzitsua da.

2007/03/13

tunez



Orain dela hilabete eta erdi klaseko bidaia egin genuen. Gure helmuga Tunez zen, zirkuito bat egin genuen herri osotik eta oso ondo pasa genuen. Egun zoriontsu hoiek gogoratzeko eta klaseko lagunak ezagutzeko argazki hau utzi dizuet, ea zuek ere animatzen zareten!!

web interesgarri bat

kaixo, arratsaldeon guztioi!! Pasadan egunean, informatikako klasean irakatsi ziguten nola egin ahal zen "vinculo" bat. Horregatik hemen usten dizuet web bat, non, Haur hezkuntzan ematen diren arazoei buruz ere hitz egiten den http://www.idoiaeskola.blogspot.com , espero dut baliogarria izatea.
Hurrengorarte!!

2007/03/07

idazten ikasten

post txiki bat egiten ari gara gure blogarekin, proba bezala.klikatu hemen

2007/03/02

BITAKORAREN AURKEZPENA

Arratsaldeon guztioi!!

Aurkezpenean esan bezalaxe, nire gaia aurkeztuko dizuet.
Betidanik, gustatu zaizkit umeak ,eta batez ere, haiei irakasteko aukera izatea, horregatik karrerea hau aukeratu nuen. Baina, praktiketan egon naizen denbora erakutsi dit, nola zenbait egoeren aurrean ez dakigula zer egin, batez ere, arazoak dituzten umeekin edo uste dugunean ume bateri zerbait gertatzen zaiola.
Kasu hauen aurrean inpotentzia izugarria sentitu dut.,Askotan, kasu baten aurrean gaude eta ez gara konturatzen edo zerbait gertatzen dela konturatzen gara baina arazoa zein den identifikatzeko gai ez gara. Hori da, batez ere, ekiditu nahi dudana. Horregatik nire ikasketak luzatzea erabaki dut eta umeei laguntza eskeintzeko aukera ematea. Ez soilik umeei guraosei baita ere.

Horregatik Blog hau egin izan behar genuenean gai bat aukeratu behar genuela esan zigutenean, haur hezkuntzan ematen diren arazo edo umeek bai eskolan eta etxeetan dauzkaten arazoei buruz hitzegitea pentsatu nuen.
Gaia, nahiko zabala da eta hainbat azpigai lantzea espero dut; gaixotasunak, trebetasun eza gauza batzuen aurrean, hezkuntzan ematen diren zenbait arazo,adb; bulling-a, umeen integrazioa....

Hau da, haur hezkuntzan ematen diren arazoei buruz hitzegitea, bai eskola arloan eta, bai umeek izan ahal dituzten arazoak, fisikoak edo psikikoak izan.

Nire gaia gustatzea espero dut eta zuen ideiak edo irizpideak kontatzea. Harremanetan egotea ikuspuntu eta informazioa desberdinak trukatuz interesgarria izango litzatekeela uste dut.
Zuen erantzunen zain egongo naiz.Patxo bat!

HAIZEA

NIRE AURKEZPENA



Kaixo guztioi!!
Nire izena Haizea da. Bilboko neska bat naiz, konkretuki, Basurto auzoan bizi dena eta 20 urte dituena.
Magisteritza eskolako ikaslea naiz, haur hezkuntzako modalitatea ikasten nago eta aurten azken urtea izatea espero dut.
Hurrengo urterako plana; Donostian, psikopedagogiako ikasketak egitea da.

Astean zehar, karrera bukatzera ekiten diot; apunteak ondo eramatea, geratzen zaizkidan kredituak eskuratzea, ume bateri klase partikularrak ematea, nire iseko-osaba behar dutenean nire lehengusinak saintzea, bi neska oso majuak dira 4 eta 7 urtekoak, eta denbora librean lagunekin hitzegitea gertatu denari buruz, zerbait hartzen dugun bitartean.

Asteburuan ,berriz, plana guztiz aldatzen da, lagunekin tabernetara joanten naiz parranda botatzera eta gehienetan Bilbon izaten da.
Esan behar dut, leku berean beti egotea ez dudala batere atzegin eta horregatik leku askotara joaten gara Durango, Gernika, Arrasate....Ni , Ezkaraira ere joaten naiz, Errioxako herri txiki bat da, non, nire gurasoak etxe bat daukate eta orain dela urte asko hara goaz oporrak igarotzera.

Nire gustuak, nahiko normalak direla uste dut, hau da, 20 urte dituen neska batek izan ahal dituen gustuak. Lagunekin egotea, parranda, musika entzutea, dantzatzea...

Hurrengo iruzkinean nire gaia, hau da, zeri buruz hitzegingo dudan blog honetan azalduko dut.
Nire aurkezpena gustatu izana eta laster zuen erantzunak edukitzea eta elkarrekin hitzegitea espero dut.
Hurrengorarte!!

2007/02/28

kaixo!!!zelan zaudete?Ni hemen klasean, espero dut nire artikuluak gustokoak izatea eta elkarrekin ondo pasatzea. Hurrengorarte!!!