2007/03/02

BITAKORAREN AURKEZPENA

Arratsaldeon guztioi!!

Aurkezpenean esan bezalaxe, nire gaia aurkeztuko dizuet.
Betidanik, gustatu zaizkit umeak ,eta batez ere, haiei irakasteko aukera izatea, horregatik karrerea hau aukeratu nuen. Baina, praktiketan egon naizen denbora erakutsi dit, nola zenbait egoeren aurrean ez dakigula zer egin, batez ere, arazoak dituzten umeekin edo uste dugunean ume bateri zerbait gertatzen zaiola.
Kasu hauen aurrean inpotentzia izugarria sentitu dut.,Askotan, kasu baten aurrean gaude eta ez gara konturatzen edo zerbait gertatzen dela konturatzen gara baina arazoa zein den identifikatzeko gai ez gara. Hori da, batez ere, ekiditu nahi dudana. Horregatik nire ikasketak luzatzea erabaki dut eta umeei laguntza eskeintzeko aukera ematea. Ez soilik umeei guraosei baita ere.

Horregatik Blog hau egin izan behar genuenean gai bat aukeratu behar genuela esan zigutenean, haur hezkuntzan ematen diren arazo edo umeek bai eskolan eta etxeetan dauzkaten arazoei buruz hitzegitea pentsatu nuen.
Gaia, nahiko zabala da eta hainbat azpigai lantzea espero dut; gaixotasunak, trebetasun eza gauza batzuen aurrean, hezkuntzan ematen diren zenbait arazo,adb; bulling-a, umeen integrazioa....

Hau da, haur hezkuntzan ematen diren arazoei buruz hitzegitea, bai eskola arloan eta, bai umeek izan ahal dituzten arazoak, fisikoak edo psikikoak izan.

Nire gaia gustatzea espero dut eta zuen ideiak edo irizpideak kontatzea. Harremanetan egotea ikuspuntu eta informazioa desberdinak trukatuz interesgarria izango litzatekeela uste dut.
Zuen erantzunen zain egongo naiz.Patxo bat!

HAIZEA

No hay comentarios: