2007/05/02

Dislexia



Eskolan arazoak dituzten umeen gurasoek arduratzea normal da. Ardura hori, Eskolan gainbehera bat egoteagatik edo gauza askorengatik izan daiteke, baina sortzen diren arazoetatik bat dislexia edo adimenaren defizita da.
Arazo hau duten umeek, normalean, hasieran, ume argiak izaten dira. Beraien portaera etxean, egokia izaten da. Baina klasea aurrera doan heinean pixkanaka atzeratutak geratzen diren umeak izaten dira.
Gainera, ume batzuek geldi egoteko zailtasunak dituzte. Adimenaren defizita %15 umei gertatzen zaie.
Ikusi egin da arazo honen eragilea sistema nerbiosoan zailtasun bat edukitzean ematen dela.

Honen aurrean, tratamendu dago eta ez da arazo serioa baldin eta denborarekin hartzen baldin bada. Gurasoek zein irakasleek ezagutu behar dituzte zeintzuk diren arazo honen ezaugarriak:
- Adi egoterakoan zailtasunak izatea.
- Momentuan esandakoa gogoratzeko zailtsasunak izatea.
- Eskolan beherakadak izatea, gehienetan irakurmen, idazmen eta matematika arloetan.
- Zailtasunak izatea ezkerra eta eskuma ezberdintzerakoan. Adibidez 25 eta 52 nahastea edo b eta d.
- Koordinatzerakoan, arazoak izatea (ibiltzerakoan,kiroletan...)
- Eskolako notak, liburuak, materiala...apropox galtzea.
- Denboraren kontzeptuak ezin ditu ikasi, gaur, atzo eta bihar nahasten ditu.

Arazo honen aurrean artu ahal dugun erantzuna:
- Umeari berarekiko interesa dugula adieraztea, berak irakasleen erantzunen aurrean intseguritatea bait dauka.
- Ebaluazioan, umearen hasierako mailarekin egin behar dugu konparaketa, ez beste -umeekin.Gai batzuetan, laguntza gehiago behar du eta eman behar diogu.
- Ahal den neurrian banakako arreta eman behar zaio, berak jakitea ulertzen ez duenaren aurrean galdetu ahal duela.
- Askotan ariketak ez ditu ulertuko eta ulertzen dituela ikusi behar dugu. Gaia zatitan banandu eta pausoz pauso azalduz joan.
- Berria den informazioa behin eta berriro errepikatu.
- Teknika berri baten aurrean praktika gehiago behar du.
- Laguntza behar du kontzeptu berriak lehenengoko esperientzekin erlazionatzeko
- Denbora eman behar zaio, pentsatzeko, lana bukatzeko...
- Irakurtzerakoan, bere mailako liburuak irakurri behar ditu
- Testu idatzi baten aurrean, errore guztiak ez dira azpimarratu behar. Bakarrik, momentuan latzen ari garenak.
- Posible bada ahozko azterketak egitea.
- Beste ikasleak baino asko gehiago nekatzen da, beraz, etxeko lanak egitea gehiago kostatzen zaie, laburragoak jarriko diegu.
- Ezinbestekoa da lan ona goranztea umea motibatzeko.
- Klasean parte hartzeko aukerak eman behar zaio. Altuan irakurri ez badu nahi ez dugu behartu behar.
- Ikasteko aukera ematea baliabide didaktiko ezberdinekin, berarentzako lagungarriak izan ahal direnak.

Oso garrantzitsua da edozen irakasle dislexiari buruzko oinarrizko kontzeptu batzuk edukitzea. Modu honetan eskolako arazo asko ekidituko genituzkelako.

No hay comentarios: