2007/05/09

ENTZUMENAREN TESTA


Aurreko artikulu batean, entzumenezko arazoei buruz hitzegin genuen, eta hauetaz, lehenbailehen konturatzea garrantzi handia zeukala, horretarako hurrengo informazioa baliogarria izan dadila espero dut.

Entzumenezko arazoak ez dira argiak izango 12-18 hilabeterarte, suposatzen denean umeak bere lehenengo hitzak esaten hasi behar den momentuan.
Askotan, ume txikietan arazo hau antzematea zaila izaten da, gehienetan bere inguruari erantzuten diote ikusmena eta ukimenaren bitartez. Horrekin, entzumenaren arazoa izkutatzea lortzen dute.

Beraz, lehen bailehen arazo hau aurkitu ahal izateko, gurasoek erantzun ahal duten test batekin baliatu naiz.

0-4 hilabete bitartean:
a) Zure haurtxoak izutu egiten da soinu gogor bat entzutean ( txakur baten saunka, ohiuak, txaloak...) ?
b) Zure haurtxoa soinu gabeko logela batean lo egiterakoan, soinuak edo abotsak entzuterakoan esnatzen edo mugitu egiten da?
c) Haurtxoa negarrez badago, lasaitu egiten da zure abotsa entzuterakoan edo musikaren bitartez?
d) 3-4 hilabete bitartean, haurra burua edo begiak mugitzen ditu soinua dagoen lekura?
e) Haurtxoa bere amaren abotsa besteetatik desberdintzen du?

4-8 hilabete bitatean:
a) Soinuen aurrean begiak eta burua mugitzen du?
b) Soinu gabeko gela batean, aurpegiko adierazpena ikusten zaio edo begiak zabaltzen ditu zerbait entzuterakoan?
c) Gustokoak ditu soinuak ateratzen dituzten jostailu eta objetuak?
d) 6 hilabeterekin ahoaren soinuak egiten ditu jendeak hitzegiten dionean?
e) 6 hiabetekin zezeltzerakoan (balbuceo) 4 soinu desberdin egiten ditu?

8-12 hilabete bitartean:
a) Haurtxoa azkar eta zuzen buelta ematen da objetu batek soinua ateratzerakoan, bere izena entzuterakoan...?
b) Haurtxoaren abotsa igo eta jaitsi egiten da zezeltzeakoan?
c) B, p, g, m-ren soinuak egiten ditu?
d) Haurtxoak musika gustokoa duela dirudi, mugitzen edo abesten duelako?
e) EZ hitza ulertzen du?

Test honen antzekoa, medikuek erabiltzen dute orokorrean ume baten entzumenezko arazoak ikusi ahal izateko. Nire helburua zen; noizbaiten ume baten aurrean nolabaiteko zalantzak badituzue entzumenaren aldetik, test hau eginez, zuen kexka kendu ahal izatea. Horretarako, galdera guztietatik , 1-2 galderen erantzuna ez izaten bada medikura joatea komentatzera izango litzateke komenigarriena, badaezpada. Test orokor bat da beraz nahiz eta nahiko fidegarria izan, hutsak ere izan ahal ditu.

ENTZUMENAREN GAIGABEZIA


1000 jaioberrietatik hiruzpalau entzumenezko ezgaitasun larriak izaten dituzte. Honen eragileak zenbait izan daitezke. Alde batetik, kasu guztietatik erdien eragilea gutxi gorabehera genetikoa izaten da.
Entzumenaren galkuntza herentziazkoa izatean, ez du esan nahi gurasoek entzumen ezgaitasuna izatea, zeren, %90 guraso entzuleetatik jaiotzen dira, beste familiarteko batetik heredatzen dute. Gurasoek, soilik, geneen eramatzaileak dira.

%20-30 kasuetan, ezezeguna izaten da entzumenaren galkuntza.
Haurdunaldiko gaixotasunak % 5-10 rreko kasuak azaltzen dizkigute. Hauen artean, zoldurak, errubeola, zitomegalobirusa, herpesa, sifilisa, toxinak kontsumitzea izaten da gaigabezi honen eragilea. Haur goiztiarretan, arriskua handiagoa da.
Umea jaio ondorengo urteotan, kontuz ibili behar da. Urte hauetan, buruan traumak edo infekzioak izatea, adibidez, meningitisa, elgorria edo baricela, betiko entzumena galtzea sortu dezakete.
Adi egon behar da, zeren, zenbait botika arazo honen eragileak ere dira, adibidez estreptomizina eta honen eratorriak.

Askotan, ez zaio garrantzi handirik ematen otitisari baina, nahiz eta, askotan infekzio ahul bat izatea, denboralki edo betirako galdu daiteke entzumen zati bat, ondo sendatzen ez bada.

Haurtxoaren entzumenaren defizita antzematea zaila izaten da. Kasu gehienetan, gurasoek izaten dira arazo hau ikusten duten lehenengoak, %10 pediatrak izaten dira eta % 15 a beste osasun zerbitzu batzuk izaten dira.

Umearen garapenaerako, zailtasun hau, ahal den lasterren nabaritzea oso garrantzitsua da.

Espero dut entzumen gaigabeziari buruz zertzobait gauzak azaldu izana eta honekin informazio gehiago edukitzea, praktiketan gaiari buruz liburu oso interesgarri bat zegoela komentatu zidaten "Alumnado con grave discapacidad auditiva en Educación Infantil y Primaria".

2007/05/07

HIZKUNTZAREN ATZERAPENA

Ikusten badugu ume batek bere adineko ume gehienak bezala hitzegiten ez duela, hasi ahal gara pentsatzen, ume horrek hizkuntzaren atzerapen bat duela, baina beste ezaugarri batzuk izan behar ditugu kontuan.

Alde batetik, 12-15 hilabete bitartean hitz sinpleak esaten ez baditu.
Bestetik, zenbait hitz sinple ulertzen ez baditu, adibidez, EZ edo GELDI 18 hilabetekin.
Azkenik, hiru urte bete dituen ume batek, esaldi laburrekin hitzegiteko gai ez denean edo 4-5 urterekin historia sinple bat adierazteko gai ez denean hizkuntzan atzerapen bat duen haur baten aurrean kokatzen gara.

Hizkuntzaren atzerapenaren eragilea, zenbait izan daitezke, haurrak ondo ez entzutea, garapen geldoa izatea eta adimenean atzerapen bat izatea, eragile arruntenak izaten dira.
Bikiak izatea, gizarte harremanetan parte ez hartzea, autismoa, haurrak hitzegin ez badu nahi edo burmuinean paralisi bat edukitzea izan ahal dira atzerapenaren beste kausa batzuk.

Aipatu behar da, kasu batzuetan, umea elebiduna bada, hau da, etxean bi hizkuntza hitzegiten direnean, hizkuntzaren jabekuntza motelagoa izan daiteke, burmuina lan gehiago egin behar duelako.

Hizkuntzan atzerapen bat duela antzematen dugunean, ez gara larritu behar, askotan ez da beharrezkoa tratamendu bat jartzea, ume batzuk beste batzuk baino denbora gehiago behar dute hitzegiten hasteko baina hori ez du esan nahi atzeratuak daudenik.

Arazoa larriagoa bihurtzen bada, hartu ahal den erantzuna terapeuta batengana joatea tratamendu bat jartzeko izango da. Mediku honek, haurrari lagundu ahal dio hobeto eta gehiago hitzegitera eta baita umeak ikas dezan besteak entzutea edo besteen ezpainak irakurtzen.
Bestetik, psikologoak, audiologoak, gizarte langileak.. ere lagundu ahal diote.

DEPRESIOA HAUR HEZKUNTZAN


Nahiz eta umeak deprimituak egotea arraro iruditzea, batzutan agertzen den sintoma bat izaten da eta askotan honetaz ez gara konturatzen. Lehen existitzen ez zen zerbait pentsatzen zen beraz bere historia badauka.
Beheraldiaren eragilea batzutan osasun arazo batengatik izan daiteke. Horregatik, medikura joatea egoera iruzkitzera komenigarria izango litzateke.
Umeari zer gertatzen zaion ez dakigunean eta eroaldi bat edukitzea burutik pasatzen ez zaigunean, harreta prestatu behar diegu hurrengo ezaugarriei, beheraldi bat duen ala ez jakiteko.
Goxea ez edukitzea eta honen ondorioaz, pisua galtzea edo nabaritzean jolasterakoan ez duela gozatzen sintoma bat da.
Bestetik, intseguritate falta izaten dute, gauzak ondo egiten ez dakitelaren sentsazioa edukitzen dute. Horregatik, normalean eskolara joatea ez dute gogoko eta eguneroko bizitzan egiten diren ekintzetan interesa galtzen dute. Aldi berean, gehiago lo egiten dute inolako arrazoirik gabe.
Buruko edo sabelako mina izatea beste ezaugarri bat da.
Ezaugarri hauek ez dira zertan elkarrekin eman behar, baina astetan zehar errepikatzen badira depresioaren sintomak izango dira.

Haurrak beheraldia edukitzearen arrazoiak hurrengoak izan daitezke:

a) Familia leku berri batera bizitzera joatea.
b) Eskola berri batera aldatzea.
c) Animali edo familiako kide baten heriotza.
d) Familiako norbaitek oso gaixorik egotea.
e) Umeak aldaketa hormonaletatik pasatzea (nerabezaroa).

Haurrak etsita dagoela jakin ondoren, laguntza eskeini behar diogu. Zenbait botika daude honen kontra jokatzeko. Baina, soilik haru behar dira medikuek esan baldin badute eta kontrol batekin. Bestetik, emaitz onak ematen duena, psikologo edo terapeuta batekin hitz egitea sentitzen ari garenari buruz izaten da.
Laguntza askotan ez da soilik umearentzako baizik eta familiak ere parte hartu behar du nola jokatu behar duen jakiteko eta egoera ulertarazteko.
Hona hemen gaiari buruzko elkarrizketa bat:



AUTISMOARI BURUZKO AZTERKETA BAT

Aurreko artikuluan autismoari buruz hitz egin dugu, autismoa zer den, ezaugarriak, kausak...
Baina orain dela aste bat, artikulu oso interesgarri bat irakurri nuen, non, jaiotzerakoan autismoa antzeman daitekelari buruzko ikerketa bat egin dute. Salamankako unibertsitatean, hezkuntzako fakultateak, ikerketa bat egin du. Ricardo Canal izan da honen koordinatzailea.

Ikerketa honen bitartez, lortu egin dute bost-sei hilabete dituzten umeetan autismoaren patologia aurkitzea.
Esperientzia, Zamoran eta Salamankako pediatrekin eraman da aurrera eta erantzun oso baiezkorrak izan ditu, honen finantziaketa 6000 eurokoa izan da.

Metodoa, test bat da 23 galderaz osatua. Galdera hauen bitartez, pediatrak kontsultaren erdi ordu batean jakin ahal du ume horrek duena autismoa den ala ez.
Orain arte, oso zaila zen diagonostikoa egitea eta oso garrantzitzua zen lehenbailen gaixotasuna detektatzea.
Inkesta martxan jarri denetik, aurkitu diren kasuak gehiago izan dira, horrela, tratamendua hasieratik jarri daiteke beraien komunikazio arazoa konpondu ahal izateko besteen artean.

Salamankan eman den aurrerakuntza oso handia izan da. Orain arte ia ezezagunza zen transtorno hau. Gainera, informazio honekin ateak zabalik usten ditu autismoari buruzko ikerketa gehiago egiteko eta sendagail bat aurkitzeko.

Aurkikuntza hau oso garrantzitsua da ,bai, osasun mailan ,bai, hezkuntza mailan. Horregatik, berri hau zuekin konpartitzea garrantzitsua dela uste dut gainera baliogarri izatea espero dut.

Artikulua hemen aurkitu ahal duzue.


autismoaren ezaugarriak

AUTISMOA




Autismoa burmuinaren trastorno bat da.Pertsona hauek besteekin komunikatzeko zailtasunak izaten dituzte. Normalean,ez dute pertsonak begietara begiratzen, ez dute asko hitzegiten, jolasteko modua desberdina izaten da eta ekintzak behin eta berriro errepikatzen dituzte.
Autismoen ezaugarriak aldatu daitezke pertsonaren arabera. Haur batzuetan, txarragoak izaten dira. Orokorrean, autismoaren ezaugarriak hurrengoak dira:
- Ikusmen harremanak eta laztanak ekiditzen dituzte.
- Soinuei eta ahotsei ez diete erantzuten.
- Ez du hitzegiten edo hizkuntza ez du modu egokian erabiltzen.
- Aurrera eta atzerakako mugimenduak egiten ditu eta golpeak ematen dizkio bere buruari.
- Objetu baten zatiak zuzen begiratzen ditu.
- Gorputz lenguaia ez du ulertzen.
- Ordena eta errutina garrantzi handia dauka berarentzako.
- Bere aurpegia ez dauka adierazpenik eta abotsan tonu bera erabiltzen du.
- Arriskuari ez dio beldurrik eta bere buruari mina egiten dio.

Orokorrean autismoa antzematen dugu umea ibiltzen hasten denean,bere izaera arrunta ez dela ikusterakoan.
Autismoaren kasuak ez dira zehatzak. Batzuen ustez, genetikoa da. Besteen ustez, osasun arazoengatik edo umearen inguruneak sortu dezake.
Kasu gehienetan, autismoaren eragilea zein den ez da jakiten. Mutilak, neskak baino probabilitate gehiago dituzte.

Ume autista izatea ez du esan nahi atzerapen mentala izan behar duenik, haurraren arabera izango da. Batzuek gaitasun bereziak dituzte ,adibidez, matematikan.
Eskoletan dagoen jarrera, ume guztiak berdin tratatzea da, baina, hau ez da onuragarria. Ume bakoitzak deberdina da eta hezkuntza banakakoa izan beharko litzateke,ume bakoitzaren beharrei erantzun ahal izateko, hare gehiago, autismoa duten umeekin.
Eskoletan zenbait gauza egin beharko litzateke. Alde batetik, errutinak mantendu, ezuztekoak ez dituzte batere atsegin. Aldakuntzaren aurrean, lehendik ohitutzen joan behar dira.
Arauak, kontuz ezarri behar dira. Interesatzen zaizkion gaietatik irakasleak etekina atera behar du gauzak irakasteko.
Bestetik, ikusmen elementuei ondo erantzuten diote (ordutegi, eskema, lista,marrazki...) Hizkuntza zehatza eta sinplea izan behar da, umea nahastu ez dezan.
Irakaskuntza estrategia didaktikoak oso lagungarriak izan daitezke.
Oso garrantzitsua da, gela kanpoko eskolako langileak (gimnasia,ingeles,musika irakasleak, autobuseko gidaria...) umea eta trastornoa ezagutzea, umearen beharrizanei erantzun ahal izateko.
Azkenik, indarren borroka ekiditu behar da. Autoritatea ez dute ulertzen eta agindu bate aurrean, arroak eta burugogorrak jarriko dira. Horregatik, hau gertatu baino lehen gauzak lasaitzen jakin behar dugu.

Hona hemen gaiari buruzko bidio bat: