2007/04/19
Down sindromea
Down sindromea duten umeen kontzertu bat
Down sindromearen izena, Jonh Cargdon Hagdon Down-engatik daukagu. Berak izan zen sindrome hau aurkitu zuen lehenego pertsona baina inoiz ez zuen sindoromearen zergatia jakin. 1958an Jerome Lejeune deskubritu zuen sindrome honen zergatia. Gorputzeko zeluletan soberan dagoen kromosoma batengatik hain zuzen ere. Giza gorputzean, 10 bilioi zelula ditugu eta zelula bakoitzaren muinean 46 kromosoma biltzen dira, 23 bikote. 21 parean bi kromosoma egon beharrean 3 daudenean (bera, 47 kromosoma daudenean) sortzen da.
Down sindormea definitu zenetik guar egun arte 100 urte baino gehiago pasa dira, baina oraindik ez da sendatzeko baliabiderik aurkitu. Esan beharra dago, aurrerapauso asko izan direla azkenengo 10 urteotan eta orain gaixotasunari buruzko infomazio gehiago daukagula.
Ama gero eta nagusiago izan ezkero haurrak sindromea izateko aukera gehiago izango du.
Aurrerapauso asko eman dira. Osasun arloan, egiten zaien osasun jarraipenari esker, ikusmen arazoak antzematen dira. Haien ezaugarri bat kataratak dira eta orain dela gutxirarte ez ziren antzematen. Irakurri ezin zutela pentsatzen zen. Bestetik, metabolismo arazoak dituzte, horregatik, gizenak eta traketsak dirudite. Baina, hau pastilatxo batekin konpondu daiteke.
Ikusten dugunez, bizi kalitatea handiagoa da orain. Gizarte arloan, ere eman dira aldaketak.
Gaur egun, ez daude aislatuak. Eskoletan integratzen dira eta horretarako guk, irakasleok, zeregin handia daukagu, ezin dugu ume bat edozien izanda alde batera utzi. Kiroldegietan ere ikusten ditugu, lagun artean barrezka...hobeto bizitzeko aukera dute.
Hezkuntza eta gizarte arloan oraindik asko egiteko dago. Atzerapen mentala izatea ez du esan nahi pertsona horiek ezin dutela ikasi. Ikasi bai, baina motelago soilik, Haurrak ingurun normal batean hezitzea oso garrantzitsua da.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)