Mostrando las entradas con la etiqueta gaixotasunak. Mostrar todas las entradas
Mostrando las entradas con la etiqueta gaixotasunak. Mostrar todas las entradas

2007/05/13

hiperaktibitatea



Hiperaktibitatea: Umeak geldi egoteko, adi egoteko eta gauzei harreta jartzeko duen ezintasuna da eta bizkorregi erantzuten duen pertsona da. Hiru ezaugarri orokorrak dituzte:
Fetuan nabaritzen da portaera urduria duela, 9-10 hilabetekin ibiltzen da eta txikitatik amarenganako jarrera aurkakoa da. Sintoma nagusiak umea 7 urte bete baino lehen agertzen dira.


1902 an lehenengo deskribapena egin zen Still-en eskutik. Ume hiperaktibo baten ezaugarriak adinaren arabera hurrengoak dira:
0-2 urte bitartean: Deskargak edukitzea eta esnatzea, hau da, lo jarraia ez edukitzea, janorduan loaldiak edukitzea eta ikaratuta esnatzen dira.
Normalak izaten diren laztanetan edo umea zaintzerakoan erresistentzia adieraztea, soinuen aurrean haserrekortasuna erakusten dute.

2-3 urte bitartean, ahozko hizkuntzan, atzerapenak izatea, gehiegizko ekintza motorea izatea, arriskuaren kontzientzia ez edukitzea eta istripuak izatea normala izaten da.


4-5 urteentan, gizartean moldatzerakoan zailtasunak edukitzea, desobedientzia eta arauak jarraitzeko zailtsunak izatea dira ohiko ezaugarriak.


6 urtetik aurrera, erasokorra izatea, adintasuna galtzea, eskolako porrota izatea, izaera antisoziala edukitzea eta gizartean moldatzeko zailtsunak izatea dira ezaugarri nagusienak.

Haur hezkuntzako hiperaktibitatea nahiko normala izaten da % 3ari dagokio. Mutilen kopurua neskena baino handiagoa izaten da. Hiperaktibitatearen kausa burmuineko disfuntzio txiki batengatik izaten da. Horregatik, ikusitako ezaugarriak datozte.


TRATAMENDUA:
Frogatu egin da anfetaminak emaitz positiboak ekarri egin dituela, eragingarriekin umea adi egon daiteke. Bestetik, psikoterapeuta batekin izaera lantzen dute, bai familiarekiko, bai gizartearekiko, agresibitate hori kentzeko.
Sendabide kognitiboan, umeak eskolako zailtasunetan, adibidez, hizkuntzan, laguntza bat ematen zaio.
Tratemendu guzti hauek, egiten direnak dira, baina kasuaren arabera batzuk erabiltzen dira edo ez. Beraz, banakako tratamendua dauka.


Aipatu beharra dago, espezialistak froga determinatzaile batzuk dituztela ume batek hiperaktibitatea duen jakiteko, PETen bitartez egiten dute (tomografia de emisiones de positones) Honekin, umearen arazoak aurkitzen dira eta hauen kontra jokatzeko pertsona bakoitzak behar duen tratamendu hoberena ematea du helburu.
Aurrerapauso handia izan da, gainera Bilboko ospitalean Petrekin egin den esperimentazioan, ikusi egin da, ume hiperaktiboak burmuina pixkat txikiagoa dutela, konkretuki %3 a.
Honekin frogatzen dute, ezgaitasun bat dela eta sendatu behar dena, ez urteekin pasatzen den gauza bat, askok petsatzen duten bezalaxe.



Gai honi buruz informazio interesgarria aurkitu ahal duzuen web honetan.




2007/04/19

Down sindromea


Down sindromea duten umeen kontzertu bat

Down sindromearen izena, Jonh Cargdon Hagdon Down-engatik daukagu. Berak izan zen sindrome hau aurkitu zuen lehenego pertsona baina inoiz ez zuen sindoromearen zergatia jakin. 1958an Jerome Lejeune deskubritu zuen sindrome honen zergatia. Gorputzeko zeluletan soberan dagoen kromosoma batengatik hain zuzen ere. Giza gorputzean, 10 bilioi zelula ditugu eta zelula bakoitzaren muinean 46 kromosoma biltzen dira, 23 bikote. 21 parean bi kromosoma egon beharrean 3 daudenean (bera, 47 kromosoma daudenean) sortzen da.
Down sindormea definitu zenetik guar egun arte 100 urte baino gehiago pasa dira, baina oraindik ez da sendatzeko baliabiderik aurkitu. Esan beharra dago, aurrerapauso asko izan direla azkenengo 10 urteotan eta orain gaixotasunari buruzko infomazio gehiago daukagula.
Ama gero eta nagusiago izan ezkero haurrak sindromea izateko aukera gehiago izango du.

Aurrerapauso asko eman dira. Osasun arloan, egiten zaien osasun jarraipenari esker, ikusmen arazoak antzematen dira. Haien ezaugarri bat kataratak dira eta orain dela gutxirarte ez ziren antzematen. Irakurri ezin zutela pentsatzen zen. Bestetik, metabolismo arazoak dituzte, horregatik, gizenak eta traketsak dirudite. Baina, hau pastilatxo batekin konpondu daiteke.
Ikusten dugunez, bizi kalitatea handiagoa da orain. Gizarte arloan, ere eman dira aldaketak.

Gaur egun, ez daude aislatuak. Eskoletan integratzen dira eta horretarako guk, irakasleok, zeregin handia daukagu, ezin dugu ume bat edozien izanda alde batera utzi. Kiroldegietan ere ikusten ditugu, lagun artean barrezka...hobeto bizitzeko aukera dute.

Hezkuntza eta gizarte arloan oraindik asko egiteko dago. Atzerapen mentala izatea ez du esan nahi pertsona horiek ezin dutela ikasi. Ikasi bai, baina motelago soilik, Haurrak ingurun normal batean hezitzea oso garrantzitsua da.