2007/03/02
NIRE AURKEZPENA
Kaixo guztioi!!
Nire izena Haizea da. Bilboko neska bat naiz, konkretuki, Basurto auzoan bizi dena eta 20 urte dituena.
Magisteritza eskolako ikaslea naiz, haur hezkuntzako modalitatea ikasten nago eta aurten azken urtea izatea espero dut.
Hurrengo urterako plana; Donostian, psikopedagogiako ikasketak egitea da.
Astean zehar, karrera bukatzera ekiten diot; apunteak ondo eramatea, geratzen zaizkidan kredituak eskuratzea, ume bateri klase partikularrak ematea, nire iseko-osaba behar dutenean nire lehengusinak saintzea, bi neska oso majuak dira 4 eta 7 urtekoak, eta denbora librean lagunekin hitzegitea gertatu denari buruz, zerbait hartzen dugun bitartean.
Asteburuan ,berriz, plana guztiz aldatzen da, lagunekin tabernetara joanten naiz parranda botatzera eta gehienetan Bilbon izaten da.
Esan behar dut, leku berean beti egotea ez dudala batere atzegin eta horregatik leku askotara joaten gara Durango, Gernika, Arrasate....Ni , Ezkaraira ere joaten naiz, Errioxako herri txiki bat da, non, nire gurasoak etxe bat daukate eta orain dela urte asko hara goaz oporrak igarotzera.
Nire gustuak, nahiko normalak direla uste dut, hau da, 20 urte dituen neska batek izan ahal dituen gustuak. Lagunekin egotea, parranda, musika entzutea, dantzatzea...
Hurrengo iruzkinean nire gaia, hau da, zeri buruz hitzegingo dudan blog honetan azalduko dut.
Nire aurkezpena gustatu izana eta laster zuen erantzunak edukitzea eta elkarrekin hitzegitea espero dut.
Hurrengorarte!!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario