2007/05/13
ikusmen eza
ume itsuen orkestra
Gero eta, lege, pretakuntza eta material gehiago dugu. Magisteritzako eskolak gero eta osatuagoak daude, baina eskolak gehienetan ez daude prestaturik ezgaitasun bat duen umeekin aritzea.
Irakasle moduan aritzen zarenean eta ezgaitasun bat duen ume bat zure klasera etorriko dela jakiterakoan lehenego erantzuna beldurrezkoa izaten da. Jakingo dut ume horren beharrizanak asetzen?
Hau gertatzen da, eskolan, ume hauekin nola lan egin behar dugun ez digutelako erakusten. Baina ez dugu ostopo bat bezala ikusi behar, ume bat da eta edozein ume bezala sentimenduak eta beharrizanak izango ditu.
Ume guztiak bezalaxe ezagutu behar dugu, berarekin nola lan egin ahal dugun jakiteko, lasai egon behar gara.
Ikusmen urritasuna duen ume batekin aritzen garenean, ikusi behar dugun lehenengo gauza urritasuna izango da. Orokorrean, bi mota daude: Alde batetik, guztiz itsuak diren pertsonak edo argi edo itzal bat ikusten duten pertsonak. Bestetik, ikusten dutenak baina gauzak handiturik eman behar zaie eta betaurrekoak funtseskoak izango dira.
Ume itsu batengan pentsatzen dugunean, gure burua momentu horretan ikusmenarik gabe imajinatzen dugu. Baina, jaoitzetik itsua den umea ez dauka guk eduki ahal dugun pertzepzioa. Beraiek txikitatik estimulu desberdinak lotzen joan dira hauei koherentzia eta esanahia eman arte. Bestetik, ikusmen gutxiko pertsonak errealitatea deformartuta, urrutiko gauza bat bezala ikusiko dute.
Haur hezkuntzako umeek, jakintzaren oinarriak berenganatuz doaz. Ikusten duen ume batek, gauzak ezagutu ahal ditu ikusmenaren bitartez harreman zuzena eduki barik, baina ikusmen urritasuna duen ume batek harremanetan ez bada jartzen bere inguruarekin, egongo ez balitz bezala izango da.
Gaur egun, ordenagailuak edo teknologia berriak urritasunak dituzte umeentzako oso baliogarriak dira. Besteek egiten dituzten gauzak beraiek egiteko balio zaizkie, holan, eskolako porrota ekiditzen dugu. Nahiz eta, pantaila ez ikusi, lan egiteko, jolasteko eta komunikatzeko tresna bat da. Oso ondo dagoen joku interaktibo bat "La pulga leocadia" da.
Argi eduki behar duguna da; ikusmen urritasuna duen ume batek, ez dela tontoa, ez alferra. Beraz, besteek egiten dituzten gauzak egin dezakete baldin eta berarentzako egokiak diren tresnak eskuragarri jartzen badizkiogu.
Bukatzeko, aholku batzuk jarriko ditut ume hauei lagundu ahal izateko:
-Lehenik eta behin, ez diogu beldurrik eduki behar. Lehenengo ume bezala ikusi behar dugu eta geroago beharrizanak dituen ume bat bezala. Pentsatu behar dugu, seguruenik berak guk baino beldur bera edo gehiago edukiko duela.
- Material edo tresneriari ere, ez diogu beldurrik izan behar, umearentzako baliogarria izateko konponbide bat egongo delako.
- Gauzak lehenengo azaldu behar zaizkio, zer diren, zertarako balio duten... Gogoratu, besteentzako ezaguna izan daitekeen objetu bat berarentzako ezezagunza izan daitekeela.
- Denbora gutxian ez dugu emaitz handirik espero behar. Gozatu behar dugu irakasten ari garenari buruz, holan, berak ere gozatuko du.
- Ariketa errezenatik hasi, gauzak ondo egin dezakeela ikus dezan.
- Bera ez dagoenean bere buruan jarri baina berarekin zaudenean, utsi berari sentimenduak adierazten.
- Ez jakintzaren aurrean ez izan beldurrik, beste irakasleei galdetu.
- Zailtasunen aurrean pazientzia eduki.
- Azkenik, gure helburua umea autonomoa izatea da, beraz ez diogu gauzak emanak eman behar. Berak gauzak bakarrik nola egiten diren jakin behar du.
Informazio gehiago eta zehatzagoa aurkitu ahal duzue web orri honetan:
http://observatorio.cnice.mec.es/modules.php?op=modload&name=News&file=article&sid=322
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario