Aldez aurretik, ezgaitasun motorea daukan ume batekin lan edo harremanetan jarriko garenean jakin behar dugu pertsona horrek pasatzen ari dena oso zaila dela eta maila psikologikoari garrantzi handia eman behar diogu.
Ezgaitasun bat duen pertsona baten ebaluazioa egiten dugunean, ez dugu kontuan hartu behar dituen ezgaitasunak, baizik eta, bere gaitasunak.
Honelako kasu baten aurrean gaudenean, pertsona eta familia ezagutu behar dugu, argi uzteko guk egingo dugun lana zein izango den, hau da, familia orientatu. Gainera, familiarekin harreman zuzena izatea oso garrantzitsua da umearen garapenerako. Familiak asko lagunduko digu, beraiek izango dira umeari buruzko informazio zehatzena eman ahal digutenak, baina komenigarria izango litzateke osasun informazioa edukitzea, bai fisikoki, bai psikologikoki.
Ez gaitasun motorea duten haurrekin, lortu nahi ditugun helburuak hurrengoak izango litzateke:
- Bere izaera soziala izatea.
- Ahal den autonomia maila lortzea.
- Higienea.
- Besteekin harremanetan jartzea.
- Baiezkorrak diren izaera hartzea ez ezkorrak.
- Azkenik, ahal den zoriontsuen izatea.
Egin beharreko gauza bat da; beti gauzak modu errealista batean begiratu, batez ere, umea eta familiak esperantza faltsuak ez izateko.
Gai hau aukeratu izan dut, orain dela egun batzuk irakurri nuelako artikulu bat, non, Andaluziako ume batek deskriminatuta izan zela ezgaitasun motore bat izategatik.
Umea behar batzuk ditu eta gelan dago altzairu bat izango balitz bezala, inolako laguntzarik gabe.
Egoera hau salatzeko idazten ari naiz. Zeren, tristeena da, ez dela egoera bakarra, leku guztietan ikusi ahal dugun egoera da.
Horregatik, honekin gutxi gorabehera irakasleak izango garenean ze jarrera mota edukiko behar dugun azaltzea izan da nire helburua, batez ere, errespetua edukitzea, mesedez!!
Hona hemen madrilen eginiko bidio bat ezgaitasun motoreari buruz:
No hay comentarios:
Publicar un comentario