Aurreko artikuluan autismoari buruz hitz egin dugu, autismoa zer den, ezaugarriak, kausak...
Baina orain dela aste bat, artikulu oso interesgarri bat irakurri nuen, non, jaiotzerakoan autismoa antzeman daitekelari buruzko ikerketa bat egin dute. Salamankako unibertsitatean, hezkuntzako fakultateak, ikerketa bat egin du. Ricardo Canal izan da honen koordinatzailea.
Ikerketa honen bitartez, lortu egin dute bost-sei hilabete dituzten umeetan autismoaren patologia aurkitzea.
Esperientzia, Zamoran eta Salamankako pediatrekin eraman da aurrera eta erantzun oso baiezkorrak izan ditu, honen finantziaketa 6000 eurokoa izan da.
Metodoa, test bat da 23 galderaz osatua. Galdera hauen bitartez, pediatrak kontsultaren erdi ordu batean jakin ahal du ume horrek duena autismoa den ala ez.
Orain arte, oso zaila zen diagonostikoa egitea eta oso garrantzitzua zen lehenbailen gaixotasuna detektatzea.
Inkesta martxan jarri denetik, aurkitu diren kasuak gehiago izan dira, horrela, tratamendua hasieratik jarri daiteke beraien komunikazio arazoa konpondu ahal izateko besteen artean.
Salamankan eman den aurrerakuntza oso handia izan da. Orain arte ia ezezagunza zen transtorno hau. Gainera, informazio honekin ateak zabalik usten ditu autismoari buruzko ikerketa gehiago egiteko eta sendagail bat aurkitzeko.
Aurkikuntza hau oso garrantzitsua da ,bai, osasun mailan ,bai, hezkuntza mailan. Horregatik, berri hau zuekin konpartitzea garrantzitsua dela uste dut gainera baliogarri izatea espero dut.
Artikulua hemen aurkitu ahal duzue.
autismoaren ezaugarriak
2007/05/07
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario