2007/05/09

ENTZUMENAREN TESTA


Aurreko artikulu batean, entzumenezko arazoei buruz hitzegin genuen, eta hauetaz, lehenbailehen konturatzea garrantzi handia zeukala, horretarako hurrengo informazioa baliogarria izan dadila espero dut.

Entzumenezko arazoak ez dira argiak izango 12-18 hilabeterarte, suposatzen denean umeak bere lehenengo hitzak esaten hasi behar den momentuan.
Askotan, ume txikietan arazo hau antzematea zaila izaten da, gehienetan bere inguruari erantzuten diote ikusmena eta ukimenaren bitartez. Horrekin, entzumenaren arazoa izkutatzea lortzen dute.

Beraz, lehen bailehen arazo hau aurkitu ahal izateko, gurasoek erantzun ahal duten test batekin baliatu naiz.

0-4 hilabete bitartean:
a) Zure haurtxoak izutu egiten da soinu gogor bat entzutean ( txakur baten saunka, ohiuak, txaloak...) ?
b) Zure haurtxoa soinu gabeko logela batean lo egiterakoan, soinuak edo abotsak entzuterakoan esnatzen edo mugitu egiten da?
c) Haurtxoa negarrez badago, lasaitu egiten da zure abotsa entzuterakoan edo musikaren bitartez?
d) 3-4 hilabete bitartean, haurra burua edo begiak mugitzen ditu soinua dagoen lekura?
e) Haurtxoa bere amaren abotsa besteetatik desberdintzen du?

4-8 hilabete bitatean:
a) Soinuen aurrean begiak eta burua mugitzen du?
b) Soinu gabeko gela batean, aurpegiko adierazpena ikusten zaio edo begiak zabaltzen ditu zerbait entzuterakoan?
c) Gustokoak ditu soinuak ateratzen dituzten jostailu eta objetuak?
d) 6 hilabeterekin ahoaren soinuak egiten ditu jendeak hitzegiten dionean?
e) 6 hiabetekin zezeltzerakoan (balbuceo) 4 soinu desberdin egiten ditu?

8-12 hilabete bitartean:
a) Haurtxoa azkar eta zuzen buelta ematen da objetu batek soinua ateratzerakoan, bere izena entzuterakoan...?
b) Haurtxoaren abotsa igo eta jaitsi egiten da zezeltzeakoan?
c) B, p, g, m-ren soinuak egiten ditu?
d) Haurtxoak musika gustokoa duela dirudi, mugitzen edo abesten duelako?
e) EZ hitza ulertzen du?

Test honen antzekoa, medikuek erabiltzen dute orokorrean ume baten entzumenezko arazoak ikusi ahal izateko. Nire helburua zen; noizbaiten ume baten aurrean nolabaiteko zalantzak badituzue entzumenaren aldetik, test hau eginez, zuen kexka kendu ahal izatea. Horretarako, galdera guztietatik , 1-2 galderen erantzuna ez izaten bada medikura joatea komentatzera izango litzateke komenigarriena, badaezpada. Test orokor bat da beraz nahiz eta nahiko fidegarria izan, hutsak ere izan ahal ditu.

No hay comentarios: