2007/05/07

HIZKUNTZAREN ATZERAPENA

Ikusten badugu ume batek bere adineko ume gehienak bezala hitzegiten ez duela, hasi ahal gara pentsatzen, ume horrek hizkuntzaren atzerapen bat duela, baina beste ezaugarri batzuk izan behar ditugu kontuan.

Alde batetik, 12-15 hilabete bitartean hitz sinpleak esaten ez baditu.
Bestetik, zenbait hitz sinple ulertzen ez baditu, adibidez, EZ edo GELDI 18 hilabetekin.
Azkenik, hiru urte bete dituen ume batek, esaldi laburrekin hitzegiteko gai ez denean edo 4-5 urterekin historia sinple bat adierazteko gai ez denean hizkuntzan atzerapen bat duen haur baten aurrean kokatzen gara.

Hizkuntzaren atzerapenaren eragilea, zenbait izan daitezke, haurrak ondo ez entzutea, garapen geldoa izatea eta adimenean atzerapen bat izatea, eragile arruntenak izaten dira.
Bikiak izatea, gizarte harremanetan parte ez hartzea, autismoa, haurrak hitzegin ez badu nahi edo burmuinean paralisi bat edukitzea izan ahal dira atzerapenaren beste kausa batzuk.

Aipatu behar da, kasu batzuetan, umea elebiduna bada, hau da, etxean bi hizkuntza hitzegiten direnean, hizkuntzaren jabekuntza motelagoa izan daiteke, burmuina lan gehiago egin behar duelako.

Hizkuntzan atzerapen bat duela antzematen dugunean, ez gara larritu behar, askotan ez da beharrezkoa tratamendu bat jartzea, ume batzuk beste batzuk baino denbora gehiago behar dute hitzegiten hasteko baina hori ez du esan nahi atzeratuak daudenik.

Arazoa larriagoa bihurtzen bada, hartu ahal den erantzuna terapeuta batengana joatea tratamendu bat jartzeko izango da. Mediku honek, haurrari lagundu ahal dio hobeto eta gehiago hitzegitera eta baita umeak ikas dezan besteak entzutea edo besteen ezpainak irakurtzen.
Bestetik, psikologoak, audiologoak, gizarte langileak.. ere lagundu ahal diote.

No hay comentarios: